XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Zerbait esaten asi zan berriz
jarri nintzaion begira
asteazkenean etorritzeko
Billafrankako ferira
Andik etxera joango giñala
bera bizi dan tokira
onek txit ondo artuko zaitu
etzazula izan kupida.

7. Esan bezela ni juan nintzan
galai orren etxera
atzo zar orrek ekarri ziran
itxura kunplitutzera
ni juaterako presente zegon
santu on baten antzera
ori dalako nere osasuna
ya ekarri det galtzera.

8. Billafrankatik etxe ortara
ni sartu nintzan orduan
galdetu nion ez al zekian
len zer itz egin genduan
nizaz gustatzen zala esan ziran
aingeru baten moduan
au bañon oker aundiagorik
gertatutzen da munduan.

9. Orra artxizi bat nola artuko
balitz bezala besoan
Orren ondoren baimena eman
nion maitasun osoan
geroztik saltsak eta gesurrak
ibilli (d)ituzte auzoan
nai duten bezain errez ez naute
arrapatuko lazoan.

10. Bastante samar saiatu dira
engañatutzen lanean
modu orretan ibiltzen dena
eztago sentzu onean
nik orrelako senar bearrik
ez daukat aldamenean
kontentu gera kuadrilla ortatik
libratu geradenean.

11. Neri konduta galtzeagaitik
galai txar orren ideak
beren ondoren dabiltzan oiek
ez dira askoz obeak
oñaze txarrak ekartzen ditu
gezurretazko bideak
galduko ditu lagunak eta
daukazkin adiskideak.

12. Beste arrazoi bat eman didate
ez dana oso garbia
nola zegoan galai on ori
eskolarikan gabia
eta neronek erakustea
izango zala obia
orretarako ni baño askoz
maistra obiak badia.

13. Nik ez diot beintzat erakutsiko
alper alperrik dabiltza
farra egiteko modukoa da
oiek eman duten itza
burutik zerbait okertzen dala
jenteak ala deritza
lenago ere ikasiko zun
zintzua izan balitza.

14. Motibo asko gabetandikan
nabilkite gaiñean
desio onik ez daukatela
nago jakiñen gaiñean;
alaxen ere ni biziko naiz
orko batzuek aiñean
orrelakoak ez du merezi
pantaloidikan soiñean.

5. Ama zar orri erantzun nion
oso suabe suabe
baietza nola esango diot
zein dan ezagutu gabe
alkar ikusi ezpagenuan
neretzako askoz obe
bizimoduan txarra seguro
egin bania orren jabe.